undefined

Leia Zaratek erretiroa hartzea erabaki du

Leia Zaratek erretiroa hartzea erabaki du

Lezamako aurrelariak futbola alde batera uztea erabaki du Athleticen bost denboraldi eman ostean

Leia Zarate (1998-03-27) Athleticeko jokalariak bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Lezamako aurrelariak, denboraldi honetan Alavesen utzita egon denak, arazo fisikoak ditu Akilesen tendoian eta bost partidatan baino ez du parte hartu talde arabarrean.

Leiak 76 partida ofizial jokatu ditu Athleticen lehen taldearekin lehiatu den bost denboraldietan zehar.

Aurrelariak 17 urterekin egin zuen debuta Lezaman, 2016ko urtarrilaren 10ean Athletic Clubek Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenean (3-0). Bere lehen urtean, 2014-2015 denboraldian, minutu asko izan zituen eta 26 gol sartu zituen. Hurrengo bi denboraldietan, bi taldeen artean txandakatu zen, eta 24 gol lortu zituen bigarren taldearekin 2015-2016 denboraldian. Denboraldi horretan, lehen taldeak azken aldiz liga lortu zuenean, Leiak lehoi gisa debuta egitea lortu zuen.

Iazko udan utzita atera zen Deportivo Alavesera, eta Lehen Mailara igotzea lortu du talde babazorroarekin. Baina, Akilesen tendoiaren entesopatia batek talde gasteiztarrarekin nahi zituen minutuak gozatzeaz eragotzi dio. Arazo fisikoen ondorioz, Lezamakoak futbola utzi eta pedagogo terapeutiko gisa duen bokazioan zentratzea erabaki du.

Athleticek eskerrak eman nahi dizkio leiari urteotan erakutsi duen konpromisoagatik eta izan duen jarreragatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonalean eta kirolean.