undefined

Vicente eta Imanol, utzita Mirandesen

Vicente eta Imanol, utzita Mirandesen

Lehen taldeko aurrelaria eta Bilbao Athleticeko ezker hegaleko atzelaria denboraldi honetarako utzita aterako dira

Athletic Clubek eta Club Deportivo Mirandesek akordioa lortu dute Iñigo Vicente lehen taldeko aurrelaria eta Imanol Garcia de Albeniz Bilbao Athleticeko ezker hegaleko atzelaria uzteko denboraldi honetan.

Vicentek bigarren aldiz maileguan jokatuko du Mirandesen, non duela bi urte 36 partida jokatu zituen, bost gol eta zortzi gol pase erdietsiz. Aurreko denboraldian, hiru partida jokatu zituen lehoi bezala. Athleticekin 2023ra arte du lotura.

Imanol, bestalde, bi denboraldiz aritu da Bilbao Athleticen, 47 neurketa jokatuz eta bi gol sartuz. Duela hilabete batzuk, erakunde zuri-gorriarekin zuen kontratua berritu zuen 2025era arte.