undefined

Saio hirukoitza Athleticentzat

Saio hirukoitza Athleticentzat

Talde zuri-gorriak bi jardunaldi gogor egingo ditu Lezaman, baloia, gimnasioa eta indar-ariketak uztartu

Atzo burutu zuten lehen entrenamendua Athletic Cluben jokalariek, eta gaur eta bihar, uztailak 8 eta 9, hiru lan saio egingo dituzte egunero, Unai Simon eta denboraldi-aurrea banakako entrenamenduan hasi duten jokalariak izan ezik.

Gaur goizean, Marcelino Garcia Toralen mutilek baloi-lana egingo dute Lezamako berdegunean, eta arratsaldean, berriz, bi taldetan banatuko dira: alde batetik, batzuek gimnasioan egingo dituzte ariketak, eta beste batzuek indar-jarduerak eta esprintak egingo dituzte. Gero, berriz elkartuko dira, taldean ariketa bat egiteko, denak batera, eta berriz ere bananduko dira amaitzeko, ariketak taldeka trukatuz.