undefined

ZOZKETA: 500.000 jarraitzaile Instagramen

ZOZKETA: 500.000 jarraitzaile Instagramen

Instagramen milioi erdi jarraitzaile ditugula ospatzeko bi lagunentzako ‘Athletic Club Esperientzia’ bat zozketatuko dugu

Athletic Clubek milioi erdi jarraitzaile lortu ditu Instagrameko kontuan, eta marka horretara heltzeagatik, bi lagunentzako ‘Athletic Club Esperientzia’ pack baten zozketarekin ospatu dugu. Saria lau esperientzia zuri-gorriz osatuta dago: San Mameseko Tourra, AC Museoa-ra bisita, San Mames Jatetxea eta La Campa de los Ingleses. ‘Athletic Club Esperientzia’-k honako sariak hartzen ditu barne (bi pertsonentzat, irabazlea eta lagun bat):

  • Gosegarria ‘La Campa de los Ingleses’-en
  • AC Museora bisita + Tour gidatua San Mamesen
  • 2021-22 denboraldiko ekipazio berria
  • Afaria ‘San Mamés Jatetxea’-n

Parte hartu zozketan gaur hasi, uztailak 9, eta uztailak 16ra arte (14:00etara arte). Horretarako, jarraitu Instagrameko Klubaren kontu ofiziala, eman “Like” argitalpenari, aipatu zure laguna eta partekatu ezazu storiesetan.

Zozketaren irabazlea uztailaren 16an, ostiralean 14:00etan, jakinaraziko dugu Athletic Clubeko Instagrameko profil ofizialean. Zorte on!