undefined

Emakumezkoen taldeen organigrama datorren denboraldirako

Emakumezkoen taldeen organigrama datorren denboraldirako

Harrobian aldaketak egongo dira, baina Iturregik eta Panpinek lehen bi taldeak zuzentzen jarraituko dute

Klubeko emakumezkoen atalak aldaketa batzuk izango ditu harrobiko taldeetan 2021-2022 denboraldiari begira. Iraia Iturregik eta Roberto Pampinek Athletic Clubeko emakumezkoen lehen bi taldeetako buru izaten jarraituko dute. Pasaden urtarrilean Angel Villacampa ordezkatu eta gero, lehoi-ohi historikoa taldeari sendotasuna eta erregulartasuna itzultzen saiatuko da denboraldi berrian.

Bigarren mailan, Roberto Pampin, urtarrilean Iturregik utzitako postua bete zuena, filialaren burua izango da berriro. Denboraldi lehiatua izango da, eta atezain zuri-gorri ohia taldearen onena ateratzen saiatuko da. Mailak 32 klub izango ditu, 16 klubeko bi taldetan banatuta.

Aldaketak beheko mailetan iritsiko dira, Ekaitz Garciak Emakumezkoen C taldea entrenatuko du. Hirugarren taldeak Maila Nazionalean debutatuko du, aurreko denboraldian Euskal Ligatik Tzibi Juaristiren eskutik lortutako igoeraren ostean. Lehoi ohia datorren denboraldian infantilen entrenatzailea izango da, duela urte batzuk Amaia Olabarrieta izan zuten moduan. Azken honek kadete taldea zuzenduko du 2021-2022 denboraldian.