undefined

Akordioa Ibai Gomezekin kontratua eteteko

Akordioa Ibai Gomezekin kontratua eteteko

Aurrelariak agur esan dio Athletici Superkopako bi titulurekin eta 193 partidekin

Athletic Club eta Ibai Gomez futbolaria akordio batera heldu dira talde zurigorrian kontratuz geratzen zaion urtea bertan behera uzteko.

Santutxuko eskuin muturrak 193 partida jokatu ditu lehoi gisa, bederatzi denboralditan eta bi etapa desberdinetan banatuta, Sestao Riverretik 2010-11 denboraldian heldu zenetik. Ibaik 18 gol sartu ditu lehen taldean, Superkopako bi titulu lortu ditu (2014-15) eta lau aldiz Errege Kopako txapelunorde izan da. Gainera, Europa Leagueko txapeldunorde izan da, non, golegile bezala egin zuen estreinaldian, gol erabakigarria sartu zuen final-laurdenetan Schalke 04ren aurka. Bere gol eta asistentzia San Mameseko finalerdietako itzuleran, Sporting Lisboaren aurka, funtsezkoak izan ziren lehoiek Europako txapelketan finalerako txartela lortzeko.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Ibairi bere etapa zurigorrian zehar erakundearen eta bere kideen defentsan egindako lanagatik, eta, bereziki, denboraldi zail honetako azken jardunaldietara arte erakutsitako konpromisoagatik. Clubak aurrerantzean bere ibilbide pertsonal eta profesionalean zorterik onena opa nahi dio.