undefined

Iñaki Arrate zuzendaritzako kide ohiaren heriotza

Iñaki Arrate zuzendaritzako kide ohiaren heriotza

Fernando Lamikiz eta Ana Urquijoren zuzendaritzetako kide izan zen

Athletic Clubek jakinarzten du Iñaki Arrate Arrien zuzendaritzako kide ohia hil egin dela. Fernando Lamikiz eta Ana Urquijoren zuzendaritzetako kide izan zen Iñaki Arrate. Hori dela eta, gure lehen taldeak besoko beltza eramango du larunbat honetan Fc St. Gallenen aurka, Suitzako egonaldiko lehen lagunartekoan.

Gure entitateak doluminak helarazi nahi dizkie bere familia eta lagun guztiei une triste hauetan. Hileta astelehenean izango da, Berangoko Santo Domingo de Guzman elizan, 17:00etan.

*Iñaki Arrate, argazkian, bigarrena eskumatik hasita