undefined

Marcelinok 25 jokalari eramango ditu Suitzara

Marcelinok 25 jokalari eramango ditu Suitzara

Espedizioa gaur eguerdian abiatuko da St. Gallenera eta bihar, larunbata, lehen lagunartekoa jokatuko du Athleticek

Athletic Club Suitzara abiatuko da gaur eguerdian, St. Gallenera, Zurich bideko hegaldi batean. Marcelino Garcia Toralek 25 jokalari eramango ditu egonaldira: Ezkieta, Agirrezabala, Capa, Petxarroman, Lekue, De Marcos, Paredes, Vivian, Nuñez, Yeray, Iñigo Martinez, Balenziaga, Dani Garcia, Prados, Vencedor, Unai Lopez, Zarraga, Sancet, Berenguer, Raúl García, Nico Williams, Iñaki Williams, Villalibre, Muniain eta Nico Serrano.

Deialdian baja dira, arrazoi ezberdinengatik, Unai Simon, Kordoba, Kenan Kodro, Ibai, Nolaskoain, Yuri Berchiche, Vesga, Artola eta Morcillo.

Lehoiak sei eta erdiak aldera iritsiko dira St. Gallenera eta bihar jokatuko dute lehen lagunartekoa Suitzako taldearen aurka. Topaketa Youtubeko gure kanalean ikusi ahal izango da, 16:00etatik aurrera, eta jendearentzat irekia izango da Kybunkparken.