undefined

San Mamesen jokatuko dira WUCL 2024 eta UEL 2025eko finalak

San Mamesen jokatuko dira WUCL 2024 eta UEL 2025eko finalak

Katedrala izango da emakumezkoen Champions Leagueko eta Europa Leagueko txapeldunak erabakiko duen egoitza

San Mamesen Europako bi final jokatuko dira datozen urteetan: UEFA Women ‘s Champions League 2024 eta UEFA Europa League 2025.
Ez da lehen aldia Bilbon eta San Mamesen nazioarteko partidak jokatzen direla, gizonezkoen zein emakumezkoen lehiaketetan. San Mames zaharrean UEFA Kopako finala jokatu zen 1977an, Athletic Club eta Juventusen aurka eta garai hartan partida bikoitza jokatzen zen. Joaneko partidan Stadio Comunalen jokatu zen eta italiarrek 1 eta 0 irabazi zuten. Lehoiak maiatzaren 18an nagusitu ziren Bilbon 2 eta 1, baina garaikurra Turinentzat izan zen, kontrako zelaian sartutako golen balio bikoitzari esker. Katedrala 1982ko Munduko Kopako hiru partiden egoitza ere izan zen Ingalaterra, Frantzia, Txekoslovakia eta Kuwait osatzen zuten talde batean.

Oraintsuago, estadio berrian, Bilbok San Mamesen hartu zituen final-laurdenetako bi partida eta UEFAko Women ‘s Champions League 2019-20ko finalaurreko bat, ikuslerik gabe jokatu zen zortzi taldeko azken fasean.

Gainera, 2018ko maiatzean Challenge Cup eta Champions Cup errugbiko finalak jokatu ziren Katedralean, kontinenteko txapelketa garrantzitsuenak.