undefined

Yuri Berchicheren mediku txostena

Yuri Berchicheren mediku txostena

Jokalariak kontsulta pasatu du Reboul sendagilearekin eta Klubeko osasun zerbitzuak kirurgia egiteko erabakia hartu du

Yuri Berchiche jokalariak dituen pubalgia arazoak direla eta, atzo ostirala, uztailak 16, kontsulta pasatu zuen Gilles Reboul medikuarekin. Aditu honen gomendioa ebakuntza kirurgiko bat egitea da patologia konpontzeko. Gomendio hori aintzat hartuta eta gainerako baldintzak kontuan hartuta, Klubeko osasun zerbitzuak kirurgia egiteko erabakia hartu du. Ebakuntza datorren ostegunean, hilak 22, izango da Parisen. Horren xehetasunei buruzko informazioa ebakuntza egin ostean emango da.