undefined

Lehen entrenamendua St. Galen herrian, gaur arratsaldez

Lehen entrenamendua St. Galen herrian, gaur arratsaldez

Marcelinoren taldeak denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa jokatu ondoren entrenatu du

Athletic Clubeko jokalariek St. Galen-en egin dute stageko lehen entrenamendua, atzo denboraldi-aurreko lehen partida jokatu ostean. Ariketa fisikoak eta teknikoak eginez ekin diote lanari, eta ondoren 30 minutuko partida jokatu dute.

Baja izan dira entrenamenduan, Oihan Sancet, sukar prozesu txiki batekin eta Oscar de Marcos giharretako minarekin. Talde zuri-gorriak bihar entrenatuko du berriro.