undefined

Vanesa Gimbertek kontratua berritu du denboraldi baterako

Vanesa Gimbertek kontratua berritu du denboraldi baterako

Jokalari zuri-gorriak, 41 urtekin Primera Iberdrolako jokalari beteranoena izanda, bederatzigarren denboraldia beteko du Athleticen

Athletic Clubek eta Vanesa Gimbert jokalariak defentsaren kontratua luzatzeko akordioa lortu dute, 2022ko ekainaren 30era arte. Gimberti partida gehien jokatu dituzten hamar jokalarien artean sartzeko bost partida falta zaizkio. Bergarakoa 11. postuan dago 235 partiden kopuruarekin, Athleticeko jokalari ohia den Gurutzeren atzetik, hain zuzen ere, 240 partida jokatu baitzituen.

Gimbert, Primera Iberdrolako jokalari beteranoena, 2013-14 denboraldian iritsi zen Lezamara, eta datorren denboraldian, 21-22an, bederatzigarren denboraldia beteko du lehoi gisa. Defentsak 14 denboraldi egin zituen lehen mailan Klub zuri-gorrian jokatu aurretik. Jokatutako lehen denboraldian ligan 30 partida burutu zituen eta bost Kopan. Lehen denboraldi hartan, gipuzkoarrak hamahiru gol sartu zituen, Athleticen orain arteko bere denboraldirik golegileena da. Debuta egin zuenetik, 39 gol sartu ditu Gimbertek.