undefined

CD Basconiak denboraldi-aurrea hasi du

CD Basconiak denboraldi-aurrea hasi du

Gizonezkoen hirugarren taldeak gaur hasi du denboraldi-aurrea, Segunda RFEF mailara igotzeko helburuarekin

CD Basconiak denboraldi-aurrea hasi du gaur Lezaman, Patxi Salinasen aginduetara. Entrenatzaile bilbotarrak Athleticen gizonezkoen hirugarren taldearen gidaritza hartuko duen hirugarren denboraldia izango da.

Talde teknikoa Joseba Núñezek (bigarren entrenatzailea), Iban Urkizak (pretatzaile fisikoa) eta Armando Ribeiro de Aguiarrek (atezainen entrenatzailea) osatuko dute.

Patxi Salinasen taldeak bi jokalari berri izango ditu: Carlos Mattheus aurrelaria eta Malcom Ares “ADU” hegaleko jokalaria, Urdulizetik eta Santutxutik etorriak.

Gazteen A taldetik Alex Padilla, Hugo Rincón, Unai Eguiluz, Mikel Mendibe, Raúl Chasco, Alejandro Rego, Beñat Gerenabarrena, Unai Gómez, Iñaki Telletxea, Luis Bilbao eta Ibai Sanz igoko dira.

Gainera, Unai Pérezek, Iñigo Gomezak, Unai Vélezek, Ander Lakak, Manex Asategik, Iñigo Lópezek, Beñat de Jesúsek eta Adrián Trespalaciosek hirugarren talde zuri-gorrian jarraituko dute.

Aurten Segunda RFEF mailara igotzea izango dute helburu lehoikumeek. Horretarako, kirol zuzendaritzak Segunda RFEFeko bi talde (Sestao River eta Rayo Cantabria) dituen denboraldi-aurrea prestatu du.

  • CD Basconia – Sestao River (Lezama, asteaz. abuztuak 4, 18:30)
  • Rayo Cantabria – CD Basconia (Noja, asteaz. abuztuak 11, 19:00)
  • CD Mirandés B – CD Basconia (Miranda, asteaz. abuztuak 18)
  • CD Basconia – Aviron Bayonnais (Aurkezpena, Artunduaga, ig. abuztuak 22, 12:00)
  • CD Derio – CD Basconia (Derio, larun. abuztuak 28)