undefined

Liverpool FCren aurkako lagunartekoa Anfielden

Liverpool FCren aurkako lagunartekoa Anfielden

Lehoiek Ingalaterra bisitatuko dute Liga hasi baino astebete lehenago

Athleticek denboraldi-aurreko bosgarren lagunartekoa itxi du Liverpool Fc taldearen aurka. Lehoiek Anfield bisitatuko dute abuztuaren 8an, 17:00etan, sei aldiz Europako txapelduna izan den taldearen aurka.

Talde zuri-gorriak bost aldiz egin die aurre ‘Red’-ei. Bi taldeen arteko lehen norgehiagoka San Mamesen izan zen, 1968-69 denboraldiko Ferietako Kopan (egungo Europa League), eta lehoiek final 1/32-ko joaneko partida irabazi zuten, Estefano eta Ormazaren golei esker (2-1). Kanporaketako itzuliko partida Liverpoolek irabazi zuen markagailu berarekin. Emaitza txanpon bidez erabaki zen, eta Athleticen alde erori zen.

Bien arteko hirugarren eta laugarren partidak 1983-84 denboraldia jokatu ziren, Europako Kopako final-zortzirenetan. Joaneko partida golik gabe amaitu zen zelai ingelesean, baina britainiarrak nagusitu ziren Katedraleko itzulian Rushen golari esker.

Azken norgehiagoka 2017-18an izan zen, Aviva Stadiumen (Dublin) jokatutako lagunarteko partida batean. Iñaki Williamsek sartu zuen gol zuri-gorria.