undefined

Mikel Vesga Suitzako stage-ra batuko da

Mikel Vesga Suitzako stage-ra batuko da

Erdilari arabarrak, COVID probetan negatibo eman ostean, Lezaman entrenatu du gaur eta arratsaldean bere taldekideekin bilduko da

Mikel Vesga prest dago Marcelino Garcia Toralen aginduetara jartzeko. COVID-a atzean utzi eta probetan negatibo eman ostean, erdilari arabarra bakarrik entrenatu da gaur goizean Lezaman.

Jokalari zuri-gorria bere taldekideekin bilduko da Suitzako stagera gaur arratsaldean, denboraldi-aurrean geratzen denari aurre egiteko, abuztuaren hamaseian lehiaketa hasi baino lehen.