undefined

Jon Morcillo Suitzako stagera batuko da

Jon Morcillo Suitzako stagera batuko da

Amorebietako aurrelaria Lezaman aritu da gaur eta arratsaldean taldera gehituko da COVID probetan negatibo eman ostean

Jon Morcillo talde dinamikara itzuliko da COVID proban negatibo eman eta gero. Futbolari zuri-gorria bakarrik aritu da gaur goizean Lezaman.

Amorebieta-Etxanoko jokalaria gaur arratsaldean iritsiko da Suitzara bere taldekideekin bat egiteko, eta LaLiga hasi aurretik (abuztuaren 16an) geratzen den denboraldi-aurrean parte hartzeko.

Bestalde, Juan Artola* jokalaria berrogeialdian zegoen COVID kasu baten kontaktu estua izateagatik, eta atzo egindako kontrol proban positibo eman zuen. Artola osasun-egoera onean dago eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen ari da.

*Jokalariak berariazko baimena eman dio Athletici bere izena jakinarazteko