undefined

Southampton FC, aurkaria denboraldi-aurrean

Southampton FC, aurkaria denboraldi-aurrean

Marcelino Garcia Toralek zuzendutako lehoiak talde ingelesaren aurka arituko dira St. Mary ‘s Stadium futbol zelaian abuztuaren 7an

Athletic Clubek beste lagunarteko bat gehitu dio txapelketa hasi aurretik jokatuko dituen prestaketa partiden zerrendari. Lehoiak St. Mary ‘s Stadium futbol zelaian abuztuaren 7an, larunbata, 16:00etan Ingalaterrako Premier Leagueko talde historiko baten aurka neurtuko dira. Ralph Hasenhüttlek zuzendutako taldea hamabosgarren postuan geratu zen liga txapelketan joan den denboraldian eta FA Cup txapelketako finalerdietara heldu zen, non Leicesterrek kanporatuta, amaieran titulua irabazi zuen taldeak, alegia.

Ez da bi taldeek elkar ikusten duten lehen aldia izango, talde zuri-gorriak bost aldiz egin baitie aurre ‘saints’ taldeari. Azken bi partidak, 11-12, 15-16 denboraldietan, Ingalaterra hegoaldeko taldearen zelaian jokatu ziren ere. Marcelo Bielsaren aginduetara, lehenengoz, zuri-gorriek 0-2ko emaitzarekin irabazi zuten, eta orain dela sei urte Ernesto Valverdek zuzentzen zuen taldeak 1-0eko emaitzarekin jaso zuen porrota, bi taldeen arteko azken partidan, abuztuaren 7an jokatu zena ere.

Bien arteko lehen neurketa Europako kanporaketan izan zen, UEFA Kopako lehen edizioan. The Dell, talde britainiarraren estadio zaharra, joaneko partidaren lekuko izan zen, etxeko taldeak garaipena lortuz (2-1). Itzulikoan, Ronnie Allenek zuzentzen zuen taldeak 2 eta 0 irabazi zuen San Mamesen.

84-85 denboraldian Athletic Clubek 2-1eko emaitzarekin lortu zuen garaipena San Mamesen jokatutako lagunarteko partidan.