undefined

120 minutu Borussia Dortmunden aurka

120 minutu Borussia Dortmunden aurka

Suitzako azken lagunartekoak ordubeteko bi zati izango ditu, Marcelinok zelairatuko dituen bi hamaikakoetarako proba ona

Athleticek Borussia Dortmunden aurka jokatuko du Sankt Galleneneko azken lagunarteko partidan. Norgehiagoka uztailaren 24an, larunbatean, jokatuko da Kybunparken, 16:00etan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Youtubeko Clubaren kanal ofizialean (seinalea Espainian bakarrik eskuragai).

Partidak 120 minutuko iraupena izango du, ordubeteko bi zatirekin. Suitzako azken proba ona izango da Marcelinoren jokalarientzat, minutu gehiago pilatu ahal izango baitituzte zati bakoitzean zelairatuko diren bi taldeek.