undefined

Athletic Borussia Dortmunden aurka

Athletic Borussia Dortmunden aurka

Bilbotarrek eta alemaniarrek elkarren aurka jokatu dute hiru lagunarteko desberditan

Athletic Clubek eta Borussia Dormtundek, Europako talde enblematikoenetako bik, elkarren aurka jokatuko dute bihar denboraldi berria prestatzeko. Larunbat honetako (uztailak 24) norgehiagokarekin, alemaniarrek eta bilbotarrek lau partida jokatuko dituzte guztira, denboraldi-aurreko lagunartekoak guztiak, berdinketa bat, porrot bat eta garaipen bat lortuta.

Bi taldeak elkar ikusi ziren lehen aldia 1990-91 denboraldi-aurrean izan zen, Holandako Het Diekman estadioan, Twenteko udako txapelketan. Orduan, Javier Clementek entrenatutako taldea partida galtzen hasi zen, Luschek lehenengo gola sartu ostean. Minutu batzuk geroago, Josu Urrutiak behin betiko 1-1a jarri zuen markagailuan.

Hau izan zen Athleticen hasierako hamaikakoa partida horretan: Quique, Lizarralde, Merino, Ripodas (Uribarrena), Andrinúa, Urtubi, Eskurza Urrutia, Iturrino, Loren (Moska) eta Mendiguren.

Hau izan zen, aldiz, Borussia Dortmunden hasierako hamaikakoa: De Beer, Kutouski, Nikolic, Helmer, Schulz (Breitzke), McCloud, Lusch, Zorg, Rummenigge, Povisen (Hegmann) eta Franck.

Hori-beltzak eta zuri-gorriak berriz elkartu ziren 1993-94 denboraldi-aurrean. Michael Rummenige, Reinhardt eta Zordten golek Athletic Cluben aurkezpen partida zapuztu zuten San Mamesen.

Athletic katedraleko berdegunera honako hasierkao hamaikakoarekin irten zen: Valencia, Estibariz (Lakabeg), Andrinúa, Larrainzar, Larrazabal, Urrutia (Eskurza), Carlos García, Guerrero, Garitano, Valverde eta Uribarrena.

Hau izan zen Borussia Dortmunden hamaikakoa partida horretan: Klos, Kutowski, Schmidt (Freund), Grauer, Schulz (Tretschok), Rummenigge, Karl (Reinhardt), Sammer (Zork), Poschner, Riedle (Chapuisat) eta Sippel.

Bi taldeak elkarren aurka lehiatu ziren azken aldia 2016-17ko denboraldi-aurrean izan zen. Biharko partida bezala, Kybunparken jokatu zen, eta zuri-gorriek aukera asko izan zituzten, Susaetak partida erabaki zuen arte.

Hau izan zen Athleticen hamaikakoa partida horretan: Iraizoz, De Marcos (Yeray), Boveda, Laporte, Balenziaga, San Jose (Vesga), Beñat (Elustondo), Williams (Lekue), Eraso, Susaeta eta Aduriz (Raul Garcia).

Hau izan zen Alemaniako taldearen hamaikakoa: Weidenfeller, Piszczek, Sokarits, Burnic, Schmelzer, Weigl, Kagawa, Götze, Pulisic, Schürrle y Aubameyang. También jugaron Bartra, Dembele, Sahin, Mor, Ramos, Merino, Castro, Passlack eta Park.

Bihar, lehoiak Kybunparkera itzuliko dira, Alemaniako erraldoairen aurka jokatu eta denboraldi-aurreko bigarren garaipena lortzen saiatzeko. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Clubeko Youtubeko kanalean 16:00etatik aurrera (Espainian bakarrik ikusi ahal izango da).