undefined

Azken eguna Alde Zaharreko dendan

Azken eguna Alde Zaharreko dendan

Athletic Clubek Zazpi Kaleetan duen establezimendu ofiziala behin betiko itxiko du bihar, uztailak 24

Athletic Clubeko Alde Zaharreko denda ofiziala (Bidebarrieta) behin betiko itxiko dute bihar, uztailak 24, larunbata. Bertan, astelehenetik aurrera desmuntatu eta abuztuaren 1ean egingo da irteera.

Horrela, Athletic Clubek Mazarredo 65eko dendan zentralizatuko du turistenganako zerbitzua. Denda horrek lokal zabalagoa du Bilboko bihotz turistikoan, Guggenheim Museoaren parean. Establezimenduak etenik gabeko zerbitzua eskaintzen du astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

Bidebarrietako langileak Athletic Clubeko denden sareko gainontzeko dendetara joango dira: San Mamesera, Rekalde Zumarkaleko dendara eta Max Centerreko merkataritza-gunera, baita online denda kudeatzera ere. 

San Mames eta Mazarredoko dendak: astelehenetik igandera, 10:00-20:00
Max Center denda: astelehenetik larunbatera, 10: 00-22: 00
Rekalde Zumarkalea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:30-20 00. Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.