undefined

Jose Diez hil da, 106 urterekin, Athleticeko bazkiderik zaharrena

Jose Diez hil da, 106 urterekin, Athleticeko bazkiderik zaharrena

1941eko ekainaren 1ean batu zen familia zuri-gorria, eta zortzi hamarkadatan egon da bertan

Athletic Clubek jakinarazten du Jose Diez Herrero bazkidea hil dela 106 urte zituela. Klubeko bazkiderik zaharrena zen, eta 18. antzinatasunari dagokionez. Zortzi hamarkada bete zituen familia zuri-gorrian  joan den ekainaren 1ean. Diezek 2019ko otsailean Eibarren aurkako partidaren atarian San Mamesen 75 urte baino gehiagoko bazkideak omentzeko egindako ekitaldian ohorezko presidentea izan zen.

Jose Diez Herrero 1914ko azaroaren 23an jaio zen, Athletic Clubek 16 urteko historia baino ez zuenean, eta horregatik gaur arte lortutako arrakasta eta bilakaera handiaren lekuko leiala izan da. Beti presente San Mameseko harmaila nagusian.

Athletic Clubek bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie une triste hauetan.