undefined

Athleticzaleak Lezamara itzuli dira

Athleticzaleak Lezamara itzuli dira

140 zalek lehoien entrenamendu bat ikusi dute berriz ere, pandemiak instalazioak ixtera behartu eta urte eta erdira

Athleticzaleek lehoien entrenamendua bertatik bertara ikusi ahal izan dute urtebete, lau hilabete eta 20 egun geroago.

COVID-19ren protokoloak ezarritako neurri soziosanitario zorrotzenei eta Eusko Jaurlaritzaren azken gomendioei jarraituz, 140 zale zuri-gorri  joan dira Lezamara Marcelino Garcia Toralek zuzendutako arratsaldeko lan-saioa ikustera. Aste honetan publikoari irekitako entrenamendu bakarra izango da.

Laster Athleticek entrenamendu gehiagoren berri emango du.