undefined

Peke zuri-gorriz jantzi da jada

Peke zuri-gorriz jantzi da jada

Arrigorriagako aurrelaria, Iturregiren taldearen azken fitxaketa, denboraldi-aurreko lehen egunean aurkeztu da

Ainize Barea Athletic Clubeko jokalariak, IMQ Zorrotzaurren proba medikoak egin ondoren, Lezaman entrenatuko da gaur bere taldekide berriekin batera. 29 urteko aurrelariak jokalari zuri-gorriak ezagutzen ditu Euskal Selezkioaren hainbat deialditan egon delako, eta Athletic Clubera iritsi da erasoan golak sartzen laguntzeko eta jokoan sakontasuna emateko.

RC Deportivo Abanca taldean lau denboraldi jokatu ostean, horietako bi Primera Iberdrolan, Arrigorriagakoa da Athleticen hirugarren fitxaketa bihurtu da. Mariasun Quiñones atezainak 2023ra arte eta Itxaso Uriarte erdilariak 2024ra arte sinatu dute, hurrenez hurren. Pekeren fitxaketarekin, 2025era arte zuri-gorria izango dena, erasoko eremua hobetuko da, zalantzarik gabe Estatuko futbolaren elitean denboraldi gogorra izango denari konfiantza gehiagorekin aurre egiteko.

Jokalariak lehen entrenamendua egin ostean hitz egin du hedabideen aurrean: “Athleticen, jokatzeko aukera duen jokalari orok jokatu behar du. Txikia nintzenean, Athleticeko neskak ikustera joaten nintzen San Mamesen, etorkizunean bertan jokatzeko aukera izatea espero dut. Anbizio handiko jokalaria naiz, gola buruan duena. Taldekide ona eta borrokalaria naizela uste dut”.