undefined

Lehoiek denboraldi-aurreko lehen astea amaitu dute

Lehoiek denboraldi-aurreko lehen astea amaitu dute

Talde zuri-gorriak entrenamendu ezberdina izan zuen atzo. Irabazteko lehiatu ziren, baina gozatu ere egin zuten

Athletic Clubek oporretatik itzuli eta bere lehen lan astea amaitu du. Iraia Iturregik zuzentzen dituen jokalariek lan saio bikoitzak egin dituzte, baita saio hirukoitz bat. Atzo, larunbata, beste modu batean entrenatu zuten, Lezamako berdegunetik kanpo. Etengabeko euripean, lehoiak lau taldetan banatu ziren, eta etengabe lehiatu ziren, ia bi orduz, probak irabazteko.

Trebetasuna, indarra, abilezia, zorroztasuna… eta, batez ere, talde-lana. Denboraldi berri honetan, hiru aurpegi berrirekin (Quiñones, Itxaso eta Peke) eta zortzi harrobiko aurpegirekin, jarduera talde egiteko modu bikaina izan zen, espiritu lehiakorra alde batera utzi gabe. Zurigorriek indarrak berreskuratu dituzte astelehenean Lezamanra itzultzeko eta denboraldi-aurreko bigarren asteari hasiera emateko.