undefined

Southampton FC eta Liverpool FC taldeen aurkako partidak, Youtube Athleticen

Southampton FC eta Liverpool FC taldeen aurkako partidak, Youtube Athleticen

Hirugarren urtez jarraian, klubak denboraldi-aurreko lagunarteko partida guztiak zuzenean jarraitzeko aukera emango die jarraitzaileei, LaLiga hasi arte

Athleticek denboraldi-aurreko azken bi lagunartekoak jokatuko ditu asteburu honetan Ingalaterran. Abuztuaren 7an, larunbata, Southampton FCren aurka eta 8an, igandean, Liverpool FC taldaren aurka jokatuko dute lehoiek, eta bi norgehiagokak zuzenean jarraitu ahal izango dira Youtubeko gure kate ofizialean.

Horrela, Athletic Clubek, aurreko bi denboraldietan bezala, gizonezkoen lehen taldearen denboraldi-aurreko partida guztiak zuzenean jarraitzeko aukera emango die zale zuri-gorriei.

Asteburuko bi partidetako lehena St. Mary ‘s Stadiumen jokatutako da (larunbata, 16:00etan), Southampton FC Ingalaterrako Premier Leagueko talde historikoaren aurka.

Hurrengo egunean, abuztuaren 8an, 17:00etan, Liverpool FC taldearen aurkako partidaren txanda izango da Anfielden. Lehoiek sei aldiz Europako txapeldun izandakoaren aurka neurtuko dituzte indarrak, %75eko edukiera izango duen estadio historikoan.