undefined

Athletic Club – FC Bartzelona partidara joateko baldintzak

Athletic Club – FC Bartzelona partidara joateko baldintzak

Bazkide zuri-gorriek, aldez aurretik izena emanda, 2021-2022 LaLigako bigarren jardunaldiko partida ikusi ahal izango dute %20ko edukiera izango duen San Mamesen

Athletic Clubeko bazkidek, COVID-19aren osasun prebentziorako Eusko Jaurlaritzaren egungo araudiari jarraituz, LaLigako lehen partidara joateko aukera izango dute San Mamesen abuztuaren 21ean, larunbatean, 22:00etan. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruei dagokienez, gehieneko edukiera ezin da, gaur egun eta pandemiaren bilakaeraren zain, %20 baina handiagoa izan.

Horren aurrean, Athletic Clubek erabaki du partida honetara joan nahi duten bazkideek eskaera bat bete beharko dutela web orrialdeko Bazkideen Txokoan (Bazkideentzako Zerbitzuak / Sarreren Zozketa Athletic Club Covid ) gaur osteguna, abuztuaren 5a, 16:00etatik abuztuaren 10a, asteartea, 10:00ak arte (ez ahaztu ‘amaitu’ botoia sakatzea izen-ematea amaitzeko).

Izen-ematea banaka edo taldeka egin ahal izango da, eta gehienez ere lau bazkide izango ditu talde bakoitzak. Bazkideen eskaria eskuragarri dauden eserlekuen kopurua baino handiagoa bada, sartzeko eskubidea zozketa bidez ezarriko da abuztuaren 10ean bertan. Pandemiak iraun duen bitartean gure adinekoek bizi izan dituzten egoera bereziak eta gure erakundekiko urteetako leialtasuna direla eta, erabilgarri egongo diren eserlekuen %10 Klubean antzinatasun handiena dutenentzat izango da, zozketarik gabe. Geratzen den %90 zozketa bidez esleituko da.

Izena ematerakoan, ezinbestekoa da zozketaren oinarriak eta jokabide onaren araudia irakurtzea; edonola ere, jarraian alde garrantzitsuenak nabarmenduko ditugu:

  • Partidara doan pertsonak ez du nahitaez bazkidea bera izan behar, baina partidara joango den pertsonaren datuak adierazi beharko dira izena emateko unean. Ezin da gero aldatu.
  • Izen-ematea taldean egin ahal izango da, gehienez ere lau bazkidekin, eta guztien batez bestekoa hartuko da antzinatasuntzat.
  • Sarrera pertsonala eta besterenezina izango da, bertan datuak dituenarentzat. Nahitaezkoa izango da zelaira NAN, pasaporte edo gidabaimenarekin joatea.
  • Zelaira sartzeko, Klubak bidalitako sarrera edo Athletic Cluben aplikazio ofiziala erabiliko da. Bazkide-txartela EZ da baliozkoa izango.
  • San Mameserako sarbidea mailakatua izango da. Sarreran bertan adieraziko da saridun bakoitzak zer ordutegitara joan beharko duen.
  • Nahitaezkoa izango da esleitutako lekua hartzea, ez du zertan bazkidearena berarena izan behar, eta heltzen denetik partida amaitu arte nahitaezkoa izango da eserita eta maskara jantzita egotea.
  • Saridun suertatzen diren bazkideei partidan egon direla erregistratuko zaie, geroago partida horretara joan ala ez.
  • Zelaia hustea ere mailakatua izango da, Klubeko langileen jarraibideen arabera.
  • Hurrengo partidetarako zozketetan, aurreko neurketetan sarituak izan ez diren bazkideek izango dute lehentasuna.

DESKARGATU BALDINTZAK HEMEN