undefined

Athletic Cluben dortsalak 2021-22 denboraldirako

Athletic Cluben dortsalak 2021-22 denboraldirako

Athletic Clubeko jokalariek kamisetetan izango dituzten dortsalak eta izenak aukeratu dituzte

Hauek dira Athleticen dortsalak 2021/2022 denboraldirako.

Berritasunen artean, Alex Petxarromanek, lehoien udako fitxaketak, aurreko denboraldian Jon Morcillok eraman zuen 2.a eramango du. Morcillok orain 11.a jantziko du eta 7. zenbakia Alex Berenguerrek hartuko du. Oihan Sancetek Unai Lopezek utzitako 8a eramango du. Horrela, Unai Vencedorrek iaz Sancetek eraman zuen 16 zenbakia hartuko du.

Julen Agirrezabalak 26. dortsala izango du, eta Dani Vivianek 28.a. Nico Williamsek 30. dortsala eramango du, Aitor Paredesek 31.a, Beñat Pradosek 32.a, Nico Serranok 33.a eta Juan Artolak 34.a.

Kenan Kodrok, bere egoera fisikoa berreskuratuz doa, eta une honetan ez du Ligako dortsalik izango.