undefined

Kenan Kodrorekin akordia kontratua eteteko

Kenan Kodrorekin akordia kontratua eteteko

Jokalariak Athletic Club utzi du, 27 partida jokatuta eta 4 gol sartu ondoren

Athletic Clubek eta Kenan Kodrok akordio bat lortu dute 2022ko ekainaren 30era arte aurrelaria Ibaiganerekin lotzen zuen kontratua eteteko. Donostiarra 2019ko urtarrilean iritsi zen Klubera: 27 partida jokatu eta lau gol sartu ditu, hiru LaLigan, lehenengoa Atletico Madrilen aurka, eta bat Kopan. Urtarrilaren amaieran, iragan neguko merkatuan, Real Valladoliden jokatu zuen utzita, non LaLigako bigarren itzuliko 14 partida jokatu zituen 2020-2021 denboraldian.

Athletic Clubetik eskerrak eman nahi dizkiogu Kenan Kodrori, bere etapa zuri-gorrian erakundea eta bere taldekideak defendatzeko eskaini duen dedikazioagatik, eta, era berean, hemendik aurrera bere ibilbide pertsonal eta profesionalean zorterik onena opa nahi diogu.