undefined

Denboraldi-aurre bikaina lortzera

Denboraldi-aurre bikaina lortzera

Athletic Clubek EH Kopako finala jokatuko du bihar Zarautzen, Deportivo Alavesen aurka

Athleticek bihar ekingo dio bere denboraldi-aurreko azken partidari, irailaren 5ean Primera Iberdrola hasi baino lehen. Lehoiek 16:00etan (Youtube Athletic) jokatuko dute XI. EH Kopako finala Alavesen aurka, Astin (Zarautz). Zurigorriak EH Kirolak antolatutako txapelketako finalera heldu dira, non zazpi Kopa irabazi dituzten. Aurten berritasuna da lehoiek ez dutela Reala izango aurrean, aurreko hamar finaletan bezala. Txuri-urdinek 3-4 galdu zuten pasaden igandean Alavesen aurka eta lehen aldiz ez dute azken bi txapelketetan lortu zuten titulua eskuratzeko aukerarik izango.

Horrela, Gloriosak Iraia Iturregik zuzentzen duen taldearen aurkariak izango dira, eta ikusleen presentzia izango dute berriro harmailetan. 2020ko finalean Realak penalti jaurtiketen txanda irabazi zuen Urritxen. Talde arabarrak aurten egin du debuta Primera Iberdrolan eta bide ona egin du denboraldi-aurrean. Zurigorriek bezala, gasteiztarrek ere ez dute galdu denboraldi-aurrean, gaurko partida oso parekatua izango delaren adierazle.

Mikel Crespok zuzentzen duen taldea gaztea eta anbizio handikoa da. Talde babazorroak jokalari garrantzitsuak mantentzen jakin du eta Carla Armegol (FC Bartzelona) edo Sara Carrillo (Osasuna) bezalako jokalariekin indartu dira, eta Majarinen (Atletico Madril) edo Nerea Nevadoren (Athletic Club) lagapenak aprobetxatu dituzte. Atzelari santurtziarra minutu asko jokatzen ari da Gasteizen.

Athletic Cluben deialdia

Iraia Iturregik 20 jokalari deitu ditu biharko partidarako: Andrea de la Nava, Mariasun Quiñones, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Marta Unzue, Yulema Corres, Leyre Monente, Oihane Hernandez, Irene Oguiza, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Lucia García, Erika Vazquez, Vanesa Gimbert, Ainize Barea eta Paula Arana.