undefined

Lehoiek denboraldia Madrilen hasiko dute

Lehoiek denboraldia Madrilen hasiko dute

Athletic Club – Madrid CFF, Primera Iberdrolako lehen jardunaldia, irailaren 5ean jokatuko da Antiguo Canodromo zelaian

Athletic Club denboraldi berri bati ekiteko prest dago. 2021-2022 denboraldia Iraia Iturregik hasieratik zuzentzen duen lehena da eta lehoiek aurreko ikasturtean bizi izandakoan ikaskuntza bat dagoela frogatu beharko dute. Momentuz, denboraldi-aurreak ezin izan du sentsazio hoberik utzi eta zuri-gorriak ilusioz gainezka daude, Primera Iberdrola hasteko astebete falta denean. Lehen jardunaldia etxetik kanpo izango da eta Athleticek Carabancheleko Antiguo Canodromo estadioan jokatuko du Madrid CFFren aurka. Partida irailaren 5ean, igandean, jokatuko da 18:00etan; eta partida horrek itxiko du txapelketako lehen jardunaldia.

Lehoiek Lezamatik urrun hasiko dute txapelketa ofiziala eta belar artifizialeko zelai batean jokatuko dute, Matapiñonera atzean utzi ostean. Gutxienez, zurigorriek ez dute azken hiru bisitetan galdu duten zelaia zapalduko. Madril CFFek zazpigarren postuan bukatu zuen pasaden ikasturtean eta egindako lan onari esker, Oscar Fernandezek Atletico Madrileko aulkira salto egin zuen. Geyse aurrelari brasildarrak talde zuriko jokalaririk arriskutsuena izaten jarraitzen du.