Lehoiek San Mamesen jokatuko dute Realaren aurkako derbia
Emakumezkoena |
Lehoiek San Mamesen jokatuko dute Realaren aurkako derbia
Lehoiek San Mamesen jokatuko dute Realaren aurkako derbia
Katedrala Primera Iberdrolako 2. jardunaldiko eszenatokia izango da irailaren 12an 12:00etan
Athletic Clubek eta Realak elkarren aurka jokatuko dute datorren igandean, irailak 12, San Mamesen. Denboraldi honetan Iraia Iturregiren taldeak etxean jokatuko duen lehen partida izango da eta Katedralean jokatuko den lehen liga partida.
Talde txuri-urdinaren aurkako norgehiagoka 12:00etan izango da. San Mamesen jokatuko den partidara joan nahi duten bazkideek (gizonezkoen taldeak bezala, COVID-19aren murrizketek mugatutako edukiera izango dute) webguneko Bazkideen Txokoaren bidez eman ahal izango dute izena, bihar, asteartea, jakinaraziko den prozesu batean.