undefined

Vencedor eta N. Williams, espainiako 21 urtez azpiko selekzioan debutari

Vencedor eta N. Williams, espainiako 21 urtez azpiko selekzioan debutari

Bilbotarrak hasieratik jokatu zuen Errusiaren aurka Euro 2023rako sailkapen faseko lehen partidan

Unai Vencedor eta Nico Williams Athletic Clubeko jokalariak bere lehen minutu ofizialak jokatu zituzten  21 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin, Euro2023rako sailkapen faseko lehen partidan, Errusiaren aurka. Erdilari bilbotarrak hasieratik jokatu zuen Luis de la Fuenteren hamaikakoan eta aurrelaria 80. minutuan irten zen zelaira Bryan Gilen ordez. Julen Agirrezabala ere deialdian izan zen, baina ez zuendebuta egin eta jokatzeko irailaren 7an Lituaniaren aurka itxaron beharko du.

Harrobiko jokalariak, 2023ko Eurokoparako sailkapen faseko neurketa hau lehiatu ostean, bederatzi dira maila honetan aritu diren lehoiak. Aurretik, Unai Simon, Nuñez, Iñigo Martinez, Muniain, Iñaki Williams, Oscar de Marcos eta Oihan Sanceten txanda izan zen.