undefined

Ainhoa Tirapuk omenaldia jasoko du igandeko derbian

Ainhoa Tirapuk omenaldia jasoko du igandeko derbian

Atezain zuri-gorri ohiak zaleen txaloak jaso ahal izango ditu, 2020ko apirilean jokatzeari utzi ostean

Ainhoa Tirapuk San Mamesen igandean Athletic Cluben eta Realaren arteko derbian merezitako omenaldia jasoko du. Norgehiagokaren atarian ekitaldi xume bat egingo da orain klubeko beheko mailetako atezainak entrenatzen dituen jokalari ohiaren omenez. 2020ko apirilean, pandemiaren erdian, Ainhoak eskularruak zintzilikatzea erabaki zuen. Bere agurra etxean egin behar izan zuen, zelaietatik urrun eta lehiaketa amaitu gabe zegoela, ziurgabetasun handiko egoera batean. Joan den denboraldian, murrizketen ondorioz, lehoiek ia partida guztiak jokatu zituzten ateak itxita Lezaman. Orain, igandekoa bezalako derbi historiko batean, San Mamesen Athleticen historiako atezainik garrantzitsuena izan dena agurtu ahal izango da.

Nafarroako atezainak 15 denboraldiz defendatu du zuri-gorrien atea, eta 358 partida ofizial jokatu ditu. Athleticekin bi liga lortu ditu, Espainiako selekzioarekin kide izan zen eta 2006tik 2017ra Euskal Selekzioko deialdietako ohikoa izan zen.

Emakume jokalari bezala, 2020ko otsailean sinatu zen emakumezkoen futbolaren lehen hitzarmenaren aldeko borrokan aitzindari eta bozeramaile handienetako bat izan zen.