undefined

Toyota, Athletic Cluben auto ofiziala

Toyota, Athletic Cluben auto ofiziala

Toyota Japan Car Klubaren babesle bihurtu da mugikortasunaren hornitzaile gisa, langileen joan-etorrietarako ibilgailu elektriko eta hibridoen flota batekin (Toyota eta Lexus)

Toyota Athletic Cluben auto ofizial berria da Japan Carrekin lortutako akordioa eta gero, Bizkaiko Toyota eta Lexusen kontzesionario ofizialarekin. Horiek horrela, Klubak euren modelo elektriko eta hibridoen kalitatearen, fidagarritasunaren eta eraginkortasunaren alde egin du mugikortasun-hornitzaileak izateko.

2021-2022 eta 2022-2023 denboraldietarako indarrean dagoen babesletza-akordioa gauzatzeko, bederatzi Toyota eta zortzi Lexus ibilgailu jarri dira Athletic Cluben esku.

Toyotaren eta Lexusen irudiak, Athletic Clubi lotuak, 360º-ko hedapena izango du, San Mamesen, Lezamako kirol instalazioetan eta Ibaigane egoitzan.

Babesletza akordioa gaur sinatu da Ibaigane Jauregian, eta bertan egon dira Iñigo Cardenal eta Fernando Arroyo Japan Car eta Lexus Bilbaoko ordezkariak, hurrenez hurren, eta Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidentea.