undefined

Ainhoa Moraza, Espainiako selekzioaren deialdian

Ainhoa Moraza, Espainiako selekzioaren deialdian

Atzelari zuri-gorriak Lucia Garcia eta Quiñonesekin bat egingo du Espainiako Selekzioaren zerrendan

Ainhoa Moraza Espainiako selekzio absolutuak deitu du hurrengo bi neurketa ofizialak jokatzeko. Donostiako atzelaria Mariasun Quiñones atezainarekin eta Lucia Garciarekin batera arituko da Jorge Vildaren zerrendan, eta, beraz, Athleticeko hiru jokalari izango dira hautatzailearen esanetara egongo direnak datorren astean.

Espainiako selekzioak Australiako eta Zeelanda Berriko 2023ko Munduko Txapelketarako sailkapena du jokoan eta irailaren 16an Feroe Uharteetako selekzioa bisitatu beharko du Torshaveneko Torsvollur estadioan (19.00 ) eta 21ean Hungaria Budapesteko Sanchor Stadiumen (20.00). Athleticeko jokalariak Las Rozaseko (Madril) Futbol Hirian izango dira bihar, irailak 13, 12:00etan.