undefined

Bazkideen zozketaren oinarrien aldaketa Athletic-Alaves partidatik aurrera

Bazkideen zozketaren oinarrien aldaketa Athletic-Alaves partidatik aurrera

8. jardunaldiko neurketarako eta San Mamesen jokatuko diren hurrengo partidetarako eserlekuak esleitzeko lehentasunezko irizpiderik ez da egongo

Athletic Clubek ulertzen du FC Barcelona, RCD Mallorca eta Rayo Vallecanoren aurkako partidak San Mamesen jokatu ondoren, gaurdaino izena emateko oinarrietan sartzen ziren bazkideentzako eserlekuak esleitzeko bi lehentasun-irizpideak kentzeko unea dela: antzinatasunarena eta aurretik bertaratzeko eskubidea izan duten neurketen kopurua.

Ligako seigarren jardunalditik aurrera, Deportivo Alavesen aurka etxean jokatuko den partidatik aurrera, prozesurako izena eman duten bazkideen artean banatuko dira sarrerak. Eskariak osasun-prebentzioak baimendutako edukiera gainditzen badu, zozketa bat egingo da, baldintzarik gabe.