undefined

ZOOM I Iraia Iturregi, lehen emakumea San Mameseko aulkian

ZOOM I Iraia Iturregi, lehen emakumea San Mameseko aulkian

Lehoi ohi historikoa Katedraleko etxekoen aulkitik norgehiagoka zuzendu duen lehen entrenatzaile emakumea izan zen

San Mameseko Euskal derbia Reala Sociedadek irabazi zuen Bilboko goiz beroan. Emaitza eta kirol arloa alde batera utzita, norgehiagokak beste irudi asko utzi zizkigun. Haur askok  lehen aldiz zapaldu zuten euren familiekin batera estadioa, eta partida osoan zehar lehoiak animatu zituzten. Iraia Iturregik Katedrala zapaldu zuen berriro, baina oraingoan entrenatzaile gisa egin zuen, eta klubaren historian etxekoen aulkian egin duen lehen emakumea izan da. Loiutarra atzo aulki zuri-gorrian egon zen. Bisitarien aulkian beste emakume bat: Natalia Arroyo. Hala, aldez aurreko agurra bi entrenatzaile emakumeren artean egin zuten lehen aldiz.

2021-2022 denboraldia izango da Lehen Mailako taldeetan emakumezkoen teknikari gehien izango dituen denboraldia; bost guztira. Iraia Iturregi eta Natalia Arroyorekin batera, Ana Junyentek zuzentzen du SD Eibar, Sara Monfortek Villareal CF eta Andrea Estebanek  Valencia CF. “Etxekoa izanda, San Mameseko aulkian entrenatzaile bezala egoteko aukera izatea egia bihurtutako ametsa da, txikitan ez nukeen inoiz imajinatuko. Kluba eta emakumezkoen futbolaren hazkundea horrelako aukerak ematen ari zaizkigu “, esan zuen Iturregik derbia amaitu ondoren.