undefined

Peñen sariak Lezaman

Peñen sariak Lezaman

Gaur goizean, Lezaman egindako ekitaldi xume batean, hainbat peñek pandemiagatik atzeratutako sari batzuk eman dizkiete zenbait jokalariei

Gaur goizean ekitaldi xume bat egin da hainbat Peñekin Lezaman, klubeko zenbait jokalariri errekonozimendu desberdinak emateko. Sari horiek atzeratu egin behar izan ziren 2020ko martxoan pandemia iritsi zelako, eta, azkenean, instalazioetan osasun-neurri egokiak betez, jabeen eskuetan daude. Goyo Arbizu Zuzendaritza Batzordeko Peñen ordezkaria eta Andoni Goikoetxea Athletic Fundazioaren ordezkaria izan dira ekitaldian.

Garras Taldea peñak Iñigo Martinezi eta Ane Azkonari eman die 19/20 denboraldiko saria, hurrenez hurren. Gainera, 20/21 denboraldiko saria Alex Berenguerri ere eman diote, eta Lucia Garcia, iazko denboraldiko jokalari onena, ezin izan da bertan egon, Espainiako selekzioarekin kontzentratuta dagoelako.

Gainera, Sestaoko Garras Taldeak eta Zorrotzako All Iron Peña Athleticek oparitxo bat izan nahi izan dute Ainhoa Tirapu atezainarekin, 2020ko apirilean erretiratu ostean.

Errioxako San Vicente de la Sonsierratik bi peñista iritsi dira Alex Berenguerri bere lurraldeko sari bat ematera. Nafarroako aurrelariak kilotan adina litro jaso ditu ardotan.

Azkenik, Facebookeko zale talde batek, Berenguerrekin ere errekonozimendu bat izatea nahi izan du, aurreko denboraldiko jokalaririk garrantzitsuena izan baitzen.