undefined

Athletic Club-Rayo Vallecano partidarako sarreren salmenta

Athletic Club-Rayo Vallecano partidarako sarreren salmenta

Ostiraletik aurrera, San Mameseko txarteldegien eta webguneraren bidez, datorren astearteko partidarako sarrerak eskuratu ahal izango dira

Ostiral honetan, 10:30ean, datorren asteartean, hilak 21, Rayo Vallecanoren aurkako partidarako sarreren salmenta (22:00etan) bazkideen eta publiko orokorraren esku jarriko du Athletic Clubek, San Mameseko gehienezko edukiera agortu arte.

Bazkideek sarrera doan trukatu ahal izango dute (kuotaren aurka) partidaren egunera arte, web orriaren bidez, bazkide zenbakiarekin eta PINarekin identifikatuz. San Mameseko leihatiletan ere egin ahal izango dute.

Klubak sarrerak erosteko bi bide antolatu ditu:

  • Online salmenta web orrian irailaren 17tik (ostirala) 10: 30etatik aurrera
  • Leihatiletako salmenta San Mamesen, ordutegi hauekin:
    Ostirala 17: 10:30etik 13:30era
    Asteartea 21: 20:00etatik partida hasi arte
    Zelaira joango diren pertsonen datuak ematea beharrezkoa izango da.

Azken denboraldiko Gazte Abonoek sarrera bat 20 eurotan trukatu ahal izango dute ordutegi berean leihatiletan, Gazte abonuaren kodea erakutsiz eta norbera identifikatuz. Webgunearen bidez ere egin ahal izango dute.

PREZIOAK