undefined

San Mamesek 31.786 ikuslerentzako edukiera izango du Rayoren aurka

San Mamesek 31.786 ikuslerentzako edukiera izango du Rayoren aurka

LABIk hartutako neurri berriek dagoeneko zelaiaren %60ko okupatzea ahalbidetzen dute

LABIk COVID-19ren prebentziorako hartu dituen neurri berriei esker, San Mames bezalako futbol-zelaietan %60ko okupazioa lor daiteke jada; beraz, Katedralak 31.786 eserleku izango ditu eskuragai datorren asteartean, hilaren 21ean, Rayo Vallecanoren aurka.

Athletic Clubek, oraingoz, aurreko partidetan zelaira sartzeko erabilitako metodoari eutsiko dio eta bazkide txartela ez da baliagarria izango bertara sartzeko. Klubak zehaztutako lehen epean izena eman zuten bazkideak dagoeneko ari dira sarrerak jasotzen posta elektronikoz, eta Bazkideen Txokoaren eta APP ofizialaren bidez ere deskarga ditzakete.

Gainerako bazkideak eta publiko orokorra euren sarrerak erosten ari dira gaur, San Mameseko leihatiletan eta Athleticen webgunean.