undefined

Marcelino: “Ausartak izan gara”

Marcelino: “Ausartak izan gara”

Athleticeko entrenatzaileak “taldearen errendimenduarekin eta lanarekin pozik” amaitu du Wanda Metropolitanon puntu bat lortu ostean

Marcelino Garcia Toralek hedabideen galderei erantzun zien bere taldeak Wanda Metropolitanon hutsean berdindu ostean. Entrenatzaile zuri-gorria pozik agertu da bere taldearen lanarekin, eta Athletic Clubentzat “jarraitu beharreko bidea” dela adierazi du.

LaLiga honetan jokatu dituzten bost partidetatik lautan golik ez jasottzEA lortu dute lehoiek, eta hori azpimarratu nahi izan du entrenatzaileak: “Egunero primeran entrenatzen dugu, eta taldeak egunerokotasuna helarazten du lehiaketan. Taldeak sekulako konpromisoarekin lan egin du. Zaila da guri gola sartzea. Hobetu egin dugu bloke baxuan gaudenean, eta horrek eragotzi egiten digu aukerak eta golak egitea. Emaitza onak lortzeak gu baloia dugunean hobetzea eragiten du”.

Norgehiagokak izan duen zailtasunari dagokionez, Marcelinok Athleticen “aldakortasuna” goraipatu du: “Guk gorago presioa egin nahi genuen, baina Atleticok entrenatzaile bikaina du eta ez gaitu utzi. Baloia alde batetik bestera mugitu dute eta hori oso deserosoa izan da guretzat. Taldeak baloia lapurtu, eta presioa ondo egitea lortu du. Nahiko ausartak izan gara. Oso pozik gaude taldearen errendimenduarekin eta lanarekin”.