undefined

Marcelino: “Ez dugo ondo jokatu”

Marcelino: “Ez dugo ondo jokatu”

Entrenatzaile zuri-gorria serio agertu da bere taldeak Katedralean jasotako porrotaren ostean, baina ez du uste partida honen ondoren “ilusioa galduko denik”

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderei erantzun die Rayo Vallecanoren aurka galdu ostean, 1-2 San Mamesen. Entrenatzaile zuri-gorriak adierazi duenez, bere taldeak “ez du ondo jokatu, egin behar ez dituen akatsak” egin baititu, baina ilusioari eusten dio.

Bere taldeak “egunik onena” izan ez duela onartu du. Athletic, bere entrenatzailearen arabera, “Aurreko bost partidetan erakutsi duen mailaren azpitik egon da jokoaren ia arlo guztietan. Berdinketa izango litzateke justuena. Gure akatsak aprobetxatu dituzte”.

Aurreko neurketekin alderatuta egin zituen aldaketen inguruan galdetuta, Marcelinok ez du uste hori denik porrotaren arrazoia: “Irtenbideak bilatuko ditut, ez errudunak. Nire ustez, gaur galdu izana ez dago aldaketetan. Guk ahalik eta jokalari gehienen parte hartzea lortu nahi dugu. Pentsatu genuen aldaketa horiek egin behar genituela lehiatzen eta entrenatzen erakutsi duten errendimenduagatik”.

Galdu gabeko bost partiden ostean galdu izanak suposatzen duenari dagokionez, Marcelinok bere taldearen mailan sinesten jarraitzen du: “Ilusioa ez dela galduko uste dut. Lehen partiden ildoan jarraitzen badugu, oso lehiakorrak izan gaitezke”.