undefined

“Erasoan alternatibak ditugu, ez nago kezkatuta”

“Erasoan alternatibak ditugu, ez nago kezkatuta”

Marcelino Garcia Toral hedabideen aurrean agertu da Valentziaren aurkako partidaren atarian: “Rayoren aurkako partida historia da jada; neurka ona jokatuko dugu bihar”

Entrenatzaile zuri-gorriren prentsaurrekoa taldea Valentziara abiatu aurretik, bihar bertako taldearen aurka jokatzeko (Mestalla, 16:15ean). Marcelinok aitortu duenez, “alderdi emozionalean partida ezberdina izango da. Urte bereziak bizi izan genituen han eta itzultzea beti da berezia. Dena den, kirol arloan ez da ezer aldatzen. Irabaztea besterik ez dugu buruan”.

Athleticek biharko partidarako erasoan dituen bajak direla eta, zuri-gorrien entrenatzaileak erantzun du “nahikoa alternatiba” ditugula talde barruan. “Erasoko jokalarien profil desberdinekin jokatzeko aukera azaltzen zaigu. Iñaki eta Raul Garciaz gain, Muniain, Berenguer edo Nico Serrano ditugu, aurrelariaren atzean ere joka dezaketenak”.

Valentziari dagokionez, Marcelinok taldeak aurreko denboraldiekin alderatuta lortutako dinamika ona azpimarratu du: “Liga hasiera ona izan dute. Bi porrotetik datoz, bai, baina Real Madril eta Sevillaren aurka jokatu dute, oso denbora gutxian. Oso joko ona egiten ari dira eta gola sartzen dute beti. Markagailu estua izango da biharkoa”.

Amaitzeko, Athleticen entrenatzaileak baikortasun mezua helarazi dio ingurune athleticzaleari: “Aurreko partidan egindakoak ez dizu ezer bermatzen, irabazi edo galdu, ez duzu ezer lotu. Rayoren aurkako neurketa historia da jada. Nik ibilbide ertainetan sinisten dut, dinamiketan, eta uste dut gurea ona dela. Galtzen duzunean beti egiten duzu analisi bat, baina ez gaitu eten behar. Ziur naiz bihar partida bikaina jokatuko dugula Valentzian”.