undefined

Izena eman duten bazkide guztiek bere eserlekua dute Deportivo Alavesen aurka

Izena eman duten bazkide guztiek bere eserlekua dute Deportivo Alavesen aurka

Ostiraleko derbirako 22.902 eskaera zenbatu dira. Bihar, asteazkena, publikoarentzako sarrerak salgai jarriko dira, eta oraindik bazkideek txartela aktibatu edo ordezko eserleku bat lortu ahal izango dute

LaLigako 8. jardunaldiko Athletic Club eta Deportivo Alavesen arteko partidarako izena emateko epea amaituta (ostiral honetan jokatuko da, 21:00etan), 22.902 eskaera zenbatu dira. Eusko Jaurlaritzak onartzen duen San Mameseko edukieraren %60ra heltzen ez denez, izena eman duten bazkide guztiek partida honetarako eserlekua izateko eskubidea dute, eta txartelak aktibatuko dira.

Ikus izena eman dutenen zerrenda (partidan sartzeko eskubidea dute guztiek)

San Mames BAT eserlekuen %60 hauentzako gorde da: (1.730 sarrera) eraztuneko enpresa eta abonatuentzat, Klubaren eta LaLigaren konpromisoentzat, deialdian sartzen ez diren jokalarientzat, jokalari beteranoentzat, bi taldeetako teknikarientzat eta scout-entzat. Salmentarako ere gorde dira.

Gainerako 7.154 eserlekuak gure webgunean jarriko dira salgai, edukiera bete arte bihartik aurrera (asteazkena), 10:30etik partidaren ordura arte (ostirala, 21:00etan).

Une horretatik aurrera, izena eman ez duten bazkideek sarrera errekargurik gabe (kuotan eragina izango du) ateratzeko aukera izango dute, beren bazkide-kodea sartuz eta eserlekua erreserbatuz. Eserlekua salduta egonez gero, San Mameseko leihatiletatik pasa beharko da, asteazken, ostegun edo ostiralean, sarrera ahalik eta eserleku gertuenagatik aldatzeko.

San Mameseko leihatilen salmenta-ordutegia publikoarentzako eta bazkideentzako:
Asteazkena, irailak 29 (10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara)
Osteguna, irailak 30 (10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara)
Ostirala, urriak 1 (10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara)