undefined

Athletic Club-Real Madrid CF emakumezkoen partida Lezaman

Athletic Club-Real Madrid CF emakumezkoen partida Lezaman

Igandeko partidarako (12:00etan) nahikoa izango da 1.800 ikus-entzuleko edukiera bete arte txartela aurkeztea

Igande honetan, urriak 3, Lezaman jokatuko den Real Madril CFren aurkako partida ikusti nahi duten bazkideek nahikoa izango dute zelaira bazkide-txartelarekin aurkeztearekin.

Gogoan izan, hori bai, 1.800 ikusleentzako lekua dagoela eta, beraz, edukiera bete ondoren, sarrera itxi egingo dela. Sarreretan eta parkingean ilarak saihesteko denbora nahikoarekin joatea gomendatzen du Athleticek.

Aldi berean, publiko orokorrari sarrerak saltzeko leihatilak irekiko dira Lezaman. Hauek dira prezioak: helduak (10 euro), 15 eta 18 urte bitartekoak (5 euro) eta 15 urtetik beherakoak, doan.