undefined

Batzar Nagusia urriaren 23an ospatuko da San Mamesen

Batzar Nagusia urriaren 23an ospatuko da San Mamesen

Bazkide konpromisarioekin egingo den bileran, 2020/21 denboraldiko kontuak eta kudeaketa-txostena eta 2021/22 ekitaldiko aurrekontua bozkatuko dira

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du Bazkide Kompromisarioen Ohiko Batzar Nagusia urriaren 23an, larunbatean, egitea, San Mamesen, 09:45etik aurrera, lehen deialdian. Batzarra modu presentzialean egingo da pandemiaren datuen bilakaera positiboaren esparruan.

Batzar berrituaren lehenengo bilera izango da, erakundearen zuzendaritza-organo gorena 1.206 konpromisariok osatuta. Athleticek ongietorria eman nahi die lau urteko agintaldia duten guztiei, 2025eko ekainaren 30era arte, San Mames bezalako esparru paregabean.

Datozen egunetan, bileraren garapenari eta logistikari eta gai-zerrendari buruzko xehetasun gehiago emango dituzte.