undefined

Jesus Bilbaori omenaldia

Jesus Bilbaori omenaldia

Athletic Clubek ekitaldi hunkigarri batean parte hartu du Galdameseko zelaian eta Enkarterriko MiniLezamako arduradunaren omenezko monolito bat altxatu da

Athletic Clubek Jesus Bilbao Enkarterriko MiniLezamako hiru hamarkadetako arduraduna omendu du asteazken honetan. Bere omenezko monolito bat altxatu da Atxuariagako zelaian (Galdames), bere izena ere eramango duena, eta Klubak bere familiari oroigarri bat oparitu dio.

Jose Angel Iribar, Andoni Goikoetxea, Mikel Martinez; Zuzendaritza Batzordeko presidenteordea, Goyo Arbizu; Zuzendaritza Batzordeko idazkariordea, Andoni Ayarza, Kirol Zuzendaritzaren albokoa, Martin Urrejola, hitzartutako taldeen arduraduna, Rafa Dehesa, MiniLezamen ordezkari gisa, eta Blas Ziarreta Athletic Cluben ordezkari izan dira ekitaldi hunkigarri honetan, Rakel Larruskain herriko alkatearekin batera. Pedro Maria Diaz Peña Galdameseko presidenteak eta Enkarterriko klubek euren irudia nabarmendu dute.

Gainera, eta merezi zuen moduan, Peña Galdameseko alebin taldeak, Jesusek urte askoan entrenatu zuenak, berdegunera salto egin du Athletic Cluben aurkako lagunartekoa jokatzeko.