undefined

“Gure jendearekin batera hiru puntuak lortu gura ditugu”

“Gure jendearekin batera hiru puntuak lortu gura ditugu”

Marcelinok partida zaila aurreikusten du Alavesen aurka, “txapeldunari irabazi eta ia gol aukerarik jaso ez duena”

Marcelino Garcia Toral Alavesen aurkako derbiaren atarian agertu da hedabideen aurrean. Entrenatzaile zuri-gorriak partida “zaila” espero du Atletico Madrili azken jardunaldian irabazita “moral-kolpe handia” jaso duen talde baten aurka. “Antzera jokatuko dute gure aurka, taldea oso estututa. Abiadura, zehaztasuna eta trebetasuna erabili beharko ditugu neurketa irekitzeko. Gainera, ez dezagun ahaztu derbia dela, dagokion lehiarekin”, azaldu du Marcelinok.

Rayoren eta Valentziaren aurka luzapenean galdutako puntuei buruz galdetuta, Athleticeko entrenatzaileak uste du taldeak “akats gutxi” izan dituela orokorrean. “Erabaki txar gehienak Rayo Vallecanoren aurka izan genituen. Mestallan aurkariak berdindu egin zigun exekuzioetan asmatu zuelako. Uste dut taldea oso maila onean lehiatu dela hasierako egutegi zail batekin”.

Marcelinok Sancet eta Yeray berreskuratuko ditu biharko partidarako, eta baja izango dira Nuñez eta Villalibre. “San Mames gotorleku bihurtu behar dugu. 90 minutuetan zehar gure mailarik onena ematea espero dugu eta, horrela, hiru puntuak lortzea, harmailetan ikusle asko egonda”.