undefined

Iñaki Williamsek jarraikortasun errekorra hautsi du

Iñaki Williamsek jarraikortasun errekorra hautsi du

Con 203 encuentros consecutivos disputados en la competición, el delantero del Athletic Club supera a Larrañaga (202) y se hace con el récord absoluto del torneo de la regularidad

Iñaki Williams Ligako historian partida gehien jokatu dituen jokalaria da (203). San Mamesen Deportivo Alavesen aurkako partidan parte hartu ondoren,  Athleticeko aurrelariak Juanan Larrañaga gainditu du (202 partida).

2016ko apirilaren 20an hasi zuen bolada luzea, Atletico Madrilen aurka, San Mamesen. Ordutik, Athleticek jokatu dituen Ligako partida guztietan parte hartu du: 4 neurketatan 2015/16 denboraldian eta 38 partidak 16/17, 17/18, 18/19, 19/20 eta 20/21 denboraldietan. Denboraldi honetan, Williamsek Ligako zortzi jardunaldietan parte hartu du. 203 partida horietatik, Williams hasierako hamaikakoan 169 aldiz sartu da. Marka historikoa lortzeko bidean, Athleticeko errekorra zuen Carmelo Cedrun (132) atzean utzi zuen. Bere elkarren segidako agerpen geldiezinaren azken txanpan, bilbotarrak Zubizarreta (184) eta Arconada (188) atezain ohiak ere aurreratu zituen LaLigako zerrenda historikoan, 1986/87 eta 1991/92 denboraldien artean Real Sociedadekin marka ezarri zuen aipatutako Larrañaga harrapatu baino lehen.

RANKING LALIGA PARTIDOS CONSECUTIVOS

  1. IÑAKI WILLIAMS – 203
  2. Jon Andoni Larrañaga – 202
  3. Luis Miguel Arconada – 188
  4. Andoni Zubizarreta – 184
  5. Alfredo Di Stéfano – 171
  6. Juan Antonio Ipiña – 165
  7. Alberto López – 151
  8. Juan Antonio Ortega – 150
  9. Antonio Alfonso ‘Tonono‘ – 144
  10. Rafael García ‘Falito‘  – 136

RANKING PARTIDOS CONSECUTIVOS CON EL ATHLETIC CLUB EN LALIGA

  1. Iñaki Williams – 203
  2. Carmelo Cedrún – 132
  3. Jesús Garay – 104
  4. Andoni Zubizarreta – 103
  5. Estanis Argote – 103
  6. Santi Urkiaga – 95
  7. Telmo Zarra – 83
  8. Venancio Pérez – 81
  9. José Ángel Iribar – 81
  10. Fernando Llorente – 79