undefined

Athletic, bere atea hutsean gehien utzi dutenen artean

Athletic, bere atea hutsean gehien utzi dutenen artean

Lehoiek ez dute golik jaso orain arte jokatutako zortzi partidetatik bostetan

Defentsa Athleticen ezaugarri nagusietako bat izaten ari da denboraldi hasiera honetan. Orain arte jokatutako zortzi jardunaldietan, Marcelino Garcia Toralek zuzentzen duen taldeak bost aldiz utzi du atea hutsean: Elx, Celta, Mallorca, Atletico Madril eta Deportivo Alavesen aurka. Hori 1969an gertatu zen azkenekoz, Jose Angel Iribar atepean zegoela.

FC Bartzelona, Rayo Vallecano, bi aldiz, eta Valentzia izan dira lehoiek jasotako lau golen egileak. Nazioarteko bigarren geldialdia iritsi denean, Europako liga nagusietan gol gutxien jaso dutenen artean dago erakunde bizkaitarra.

Zenbaki hauekin, talde zuri-gorriak 13 puntu pilatu ditu hiru garaipen, lau berdinketa eta porrot batekin. Era berean, kontinenteko gainerako txapelketetan ez dago tantorik hartu gabe Athletic baino partida gehiago bukatu duen inor. LaLigan, Realak eta Vila-realek, azken honek hitzordu bat gutxiagorekin, bost norgehiagoka daramatzate golik jaso gabe, eta Sevillak, baita ere neurketa baten faltan, lau.

Premier Leaguen parte hartzaile guztiek zazpi partida jokatu dituzte eta Manchester City (bostekin) eta Chelsea eta Liverpool (laurekin) dira onenak zentzu horretan. A Seriean eta Bundesligan, Napoli eta Mainz 05, hurrenez hurren, nabarmentzen dira zazpi lehiatik lautan sareetatik baloiak jaso gabe. Azkenik, Ligue 1-ean, Nizak zortzitik bost partidatan eta Angersek bederatzitik lautan lortu dute golik ez jasotzea.

LaLiga

  • Athletic Club:              5 (8 partida)
  • Reala:                            5 (8 partida)
  • Vila-real:                       5 (7 partida)
  • Sevilla:                          4 (7 partida)

Premier League

  • Manchester City:        5 (7 partida)
  • Chelsea:                       4 (7 partida)
  • Liverpool:                    4 (7 partida)

A Seriea

  • Napoli:                          4 (7 partida)

Bundesliga

  • Mainz 05:                     4 (7 partida)

Ligue 1

  • Niza:                               5 (8 partida)
  • Angers:                          4 (9 partida)